XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Gazteagan izan leitekean gauzarik itxusiena, zer da?.
- Esanekoa ez izatea.
- Salerosleak euki legian gauzarik ezaingarriena, zer da?.
- Guzurra.
- Zein da etxean izan leitekean surik andiena?.
- Otseiñen min gaiztoa.
- Nor da daitekeanik ergelena?.
- Bere burua jakintsuenatzat daukana.
- Zeintzuk dira osatu eziñeko gatxak?.
- Ergelkeria, biziena ta zorrak.
- Nor da amari miña erretan deutsan arako semea?.
- Kandelearen babilla.
- Zelan egingo zeunke galbaean ura ekarteko txiztillik ixuri barik?.
- Leitu artean itxaron egingo neuke, ta izotz egiñik ekarriko neusketzu gero.
- Zelan egingo zeunke txakurrik barik erbia atxikitzeko?.
- Egosita egon daitean artean itxaronda.
- Garun onekoa zara-ta, tira!, eskatu zeuk zer gura, otu dakizuna emoteko gertu naiagotzu-ta.
- Norberenik arean be ez dauanak ezin emon legio ezer iñori.
- Zer dala-ta ezin emon negizu nik zuri opa dakizunik?.
- Zorion billa nabil ni; zu ain bakoa zara-ta, ezin emon ziñeist arean be.
- Ez ete naiz ni, ba, zorioneko, bakaulki garai onetan jezarri al naitekeala?.
- Gorengo jezarten dana, bera jausteko be urrean dago, ta baita amiltzeko be.
- Begiratu zenbat jaun eta andiki jagotazan inguruan, neure adi ta neuri omen egin gura.
- Iñurritzarrak be zugatz inguruan ibilten dira, ta mirrizka-mirrizka azala jaten deutse.
- Ni, jauregi onetan, izar txikien artean eguzkia baizen diztikorra naiatzu.